Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

'Mezularia'

'Lehen ura eskatzen zuten, orain ura nahi dut esaten dute'

eitb.com

Komunikatzeko zailtasunak dituzten pertsonei laguntza paregabea ekarriko die E-MINTZA aplikazio berriak.

  • Argazkia: Fundación orange

Komunikatzeko, hitz egiteko zailtasunak dituzten pertsonei laguntza paregabea ekarriko die E-MINTZA aplikazio berriak.

Esan nahi duen horren irudia ukitzean, ordenagailuak ahots elektronikoz esango du, berak esan ezin duena. Konputagailu programa berri hau edonork eskura dezake, doan, euskaraz eta gazteleraz.

Probatu duten ume autisten familiek esan dute, hobekuntza handia nabaritu dutela euren umeengan. Eskatu, kexatu, galdetu... egin ahal izateak poz handia ematen die eta portaera arazo asko leuntzen dira.

Batez ere autismoa dutenekin egin dituzte frogak, baina gaixotasun askok eragiten dute hitz egiteko zailtasuna (garuneko infartoak, gor mutuak, parkinson-a...).

Lehendabizi, programa webgunean eskuratu behar da. Gero norberak bere ordenagailuan dena martxan duenean, taldeka sailkatuta, marrazkiak, ikonoak... ageri dira eta horiek sakatu behar dira.