Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

"Faktoria"

'Oraindik minbizia beldurrarekin eta heriotzarekin lotzen da'

eitb.com

Maider Sierra, Minbiziaren Kontrako Elkarteko kidea, prebentzio alorrean egiten du lana eta elkarteak egindako galdeketari buruz mintzatu da.

Gero eta gehiagotan aipatzen dugu komunikabideok minbizia. Atzo bertan Steve Jobsen heriotzaz ari ginen, pankreaseko minbiziak jota zendu da eta Appelen aita.

Uxue Barkos bihurtu da aspaldion bularreko minbiziaren ikurra, astero Kongresuan ikusten dugunean; eta Hugo Chavez, Venezuelako presidentea, ere bai kimioterapiako laugarren zikloa hartzen ari den bitartean egiten baititu agerraldiak. Hala nola Iñaki Azkuna, Bilboko alkatea ere, prostatako minbiziaren kontrako tratamendua hiru hilabetez hartuko duela iragarri zuen pasa den astean.

Baina nola ikusten dugu gaixotasun hau?. Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkarteak egin du galdeketa 18 urtez gorako ia 8.000 laguni.

Minbizia berdin beldurra. Hori da neurgailuak erakusten duen erantzun nagusia. % 37k esaten dute beldur gehien ematen duen gaitza edo egoera dela. Horregatik lotzen dugu oraindik heriotzarekin, % 67ak dio oso larria dela. Jende askok dauka inguruan kasuren bat, 10etik 8k esaten baieztatzen dute. %79ak esaten dute inguruan dutela edo izan dutela, eta % 4k eurek pasa dute.

Minbizia lehenengo pertsonan edo oso gertukoen kasuetan istorio asko kontatu dituzte. Baina nahiko galduta gaude sintometan. Ikerketaz, eta sendabide orokorren bat aurkitzeko itxaropenari buruz, alzheimerra eta guruko gaitzak baino errazago dela adierazi dute. Ikerketara bideratzen den dirua lehentasuna izan beharko lukeela dio gendeak. Eta etorkizunari begira, tratamentuak eta ikerketa nola ikusten duten galdetuta %58k dio 10 urte barru ere hilgarri izaten jarraituko duela.