Euskadi Irratia
Euskadi Irratia
Jose Ramon Beloki 'Faktoria'n
J.L.
Euskadi Irratia
PNV-ko parlamentaria Euskadi Irratiko mikrofonoetara gerturatu da.
-
Jose Ramon Beloki Euskadi Irratian
Ez du politika eta bere bizitza pertsonala komunikazio mundutik kanpora ulertzen. Hain zuen ere, komunikazio arlotik egin baitu politikarako bidea.
Deustun Enpresa Zientzietan lizentziatu ondoren iritsi zen 1970ean Donostiako herri irratira. Administrazio ardurak hartu zituen aurrena baina urte beterako mikrofono aurrean zen. Euskarazko saioen ardura bete zuen han bezala, baita SER irratian ere. ' El País' egunkariko berri emaile lanetan ere ibili zen 80. hamarkadaren hasieran.
Garaikoetxeak Jaurlaritzako komunikazio arduradun izendatu zuenean egin zuen politikarantz. ETBko albistegien zuzendari handik, eta 'Deia'n gero… askok gogoratuko duzue 'Ezbaian' eztabaida saioa aurkezten telebistan. Hogei urte joan dira ordutik.
Komunikabideekin hesiaren beste aldetik aritu da harrez geroztik. Gipuzkoako Diputazioan luze, eta Espainiako Kongresuan azken bi legegintzalditan.
Ia 65 urte dira Joxe Ramon Beloki Legazpin jaio zela. Emaztea eta bi alabei azken urte hauetan kendu dien denbora itzultzeko botuak eginda itzuli da Madriletik.