Euskadi Irratia
23:10etik aurrera
Nola agertu ume bati heriotza zer den, asteazkeneko 'Ilargipean'
K.A.
Euskadi Irratia
Dani Arizalak lagun izango du Patxi Izagirre psikologo klinikoa aholku batzuk emateko.
Heriotza barealdian bizi daiteke edo mingarria eta deserosoa suerta daiteke inguruan pairatzen dugunean; egoera kuadeatzea ez da kontu xamurra izaten. Baina are zailagoa gertatzen zaigu heriotzaz hitz egitea, eta are gehiago ume bati hitz egitea. Nola agertuko zenioke ume bati zer den heriotza? Asteazkeneko 'Ilargipean' Patxi Izagirre psikologo klinikoa izango da, ume bati heriotza zer den azaltzeko aholku batzuk eman asmoz.