Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Hauteskundeak Azaroak 20

Euskadi Irratiko berezia: Hauteskunde orokorrak

eitb.com

Igandean hauteskundeen inguruan gertatzen denaren berri emango du irratsaioak: emaitzak, iritzia, analisiak... Pilar Goyak zuzentzen duen programa berezian.

  • Argazkia: EITB

Euskadi Irratiak 19:30etan emango dio hasiera programazio bereziari, 19:50ean hasiko den irratsaio zabalaren aurretik proatariko bat eginez.

Pilar Goya buru izango du albistegi bereziak. Horrez gain, euskal alderdiek egun horretarako hautatu dituzten egoitzetan, hala nola Madrilen, PSOE eta PPren egoitzetan (Ferrazen eta Genovan), egongo dira Euskadi Irratiko berriemaileak. Momentu oro pasatzen denaren berri emango dute eta protagonisten deklarazioak jasoko dituzte.

Halaber, emaitzen inguruko gogoeta eta azterketa Xabier Aierdi, Nerea Azurmedi eta Mikel Irizar, Euskadi Irratiko ohiko solakideek egingo dute.