Euskadi Irratia
Kultura biziz eta sortuz
Euskadi Irratia Durangoko Azokan egongo da
Erredakzioa
Euskadi Irratia
Jarraipen zabala egingo zaio irratsaio ezberdinetan. 'Amarauna' eta 'Arratsaldekoa' saioak bertatik egingo dira gainera.
-
Durangoko azoka
Abenduaren 4ean zabalduko ditu ateak aurtengo Durangoko azokak eta Euskadi Irratiak ez du euskal kulturaren azoka erraldoia galduko.
'Arratsaldekoa' irratsaioak emango dio hasiera liburu eta diskoaren azokari, abenduaren 1ean eta 2an azokaren aurretiko informazioa eskainiko dutelako. Eta hilaren 7an zuzenean egingo dute irratsaioa bertatik.
Baina irekiera ofiziala jarraitzeko, eta lehen ordu horietan gertatuko dena kontatzeko 'Amarauneko' lankideak bertara gerturatuko dira hilaren 4ean. 10:30etatik 13:00etatra zuzen zuzenean Durangoko Landakotik.
Baina saio bereziak egiteaz gain, egunero bertan gertatzen denaren berri ere emango da irratian. Aurkezpenak, kontzertuak, eta bertan bizitzen ari den giroa irrati uhitetatik zabladuko da Euskadi Irratian.