Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Ekimen berezia

Covid-19aren 3. olatuan, Euskadi Irratiak irrati txikiak bidali ditu ospitaletara

G.U. | EiTB Media

Bakarrik dauden pazienteei konpainiarik ez falta izateko, ehunka irrati igorri ditugu erietxetara. "Faktoria"k lekukoa hartu, eta Euskal Herriko hainbat denda txikitan ezkutatu ditu irrati txikiak.

  • Irratia jaso duen emakume bat, ospitaleko bi langilerekin

    Irratia jaso duen emakume bat, ospitaleko bi langilerekin

Covid-19aren hirugarren olatuan, ospitaleetan bakarrik dauden pazienteei konpainia egitea izan du helburu Euskadi Irratiak. Horretarako, hainbat erietxetara ehunka irrati entzungailu txiki bidali, eta gaixoen artean banatu ditu.

Orain, ekimen horren lekukoa "Faktoria " magazinak hau du, eta irrati txikiak Euskal Herriko hainbat denda txikitan ezkutatu ditu. Horrela, zenbait bezerok, dendan erositakoarekin batera, irrati txiki bat eta ohar bat topatuko dituzte, Euskadi Irratira deitzeko jarraibideekin. Saltoki eta erosle horiek tartea izango dute astero "Faktoria" magazinean. Pandemia honek kaltetu duen sektoreetako bat da dendariena eta euren lana balioan jartzeko hitz egingo du Manu Etxezortuk eurekin.