Itxi

Mezularia

Bostetatik zazpietara

Endika Urtaran, ostiraleko 'Mezularia'n

M.S.

Euskadi Irratia

Egoitz Murgoitio txirrindulariarekin ere hitz egingo dute.

Desnivel saria jaso berri du Endika Urtaranek Tibeten inguruan idatzi duen Huída al Tibet lanagatik. 'Mezulari'ra etorriko da arratsaldeko bostetan Eider Elizegi bidaiari eta epaimahaiko kidearekin batera. Bestalde, Egoitz Murgoitio txirrindulariarekin izango dira Belgiraka munduko txapelketa jokatzera joan aurretik.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren aurretik finalean izango diren bi anai-arrebek egingo dute bisita ondoren 'Mezulari'ra; Jon Martin eta Alaia Martinekin iganderako prestaketak nola doazen aztertuko dute eta saioko azken txanpan, Eli Zunzunegik emango du Bartzelonako berri.