Euskadi Irratia
Larunbatean Euskadi Irratian
Palestinako egungo egoera aztergai 'Amaraunean'
EITB
Gurasoek gaztetxoek arazoen aurrean zer egin dezaketen ere aztertuko dute.
-
Argazkia: EFE
Ane Irazabal freelance kazetariak urtebete pasa du Palestinan eta handik etorri berritan, berak gatazka nola bizi izan duen azalduko du 'Amaraunean'. Jarraian, Biladi Hadi elkarteak, argazkiz, testuz, eta musikaz osatu duten Hamaika Begirada Palestinari, Euskal Herritik lana ezagutuko dute Gari Berasaluze kazetariaren eskutik.
Izar Arregi psikologoak gaztetxoen arazoen aurrean, gurasoek zer egin dezaketen azalduko du goizeko 11:00etatik aurrera. "Esna-Bidean" edoskitzearen inguruan Tolosan antolatu duten erakusketa kolektibora ere gerturatuko dira.
Dani Lasak, Mugaritz jatetxeko garapenerako eta ikerketarako arduradunak, munduan zehar jaten diren zopei buruz hitz egingo du. Eta saioa bukatzeko 'Nothing compares to you' kantaren bertsioak entzungai izango dira.