Hiru Erregeen Mahaia
"Hiru Erregeen Mahaia"
Oihana Kortazarrek jasoko du Euskadi Irratiko kirolari onenaren saria
Errdeakzioa
Euskadi Irratia
Urteko kirolari onena izendatu dute 'Hiru Erregeen Mahaia' saioan.
Iker Martinez eta Xabi Fernandez-en aurretik geratu da, mendi lasterkaria. Kirolari onenen zerrendan zeudenek eta aurreko urteetako irabazleek hartu dute parte bozketan, eta Oihanak 33 punturekin besteen aurretik gailendu da. Aurten bozketa sistema aldatu ondoren, kirolariek hartu dute hitza.
2011 urte biribila izan da kirolarientzat, ondo egindako lanan emaitza izan dira, eta baita zortearena ere. Kirolariak 'Hiru Erregeen Mahaiean' adierazi duenez: 'ez da erraza kirolaria eta ama izatea'. 'Inguruko kirolariek botoak eman izateak asko poztu nau. Bakoitzak bere kirolari begiratzen diolako, eta askotan besteek izaten duten presioa eta beharrak desberdinak direlako', baieztatu du.