Itxi

Ilargipean

Asteartean 23:15etan

'Ilargipean' saioan bidentziaren inguruan hizketan

K.A.

Euskadi Irratia

Mikel Lizarralde mediumaren eskutik, 'Ilargipean'.

  • 'Ilargipean' saioan bidentziaren inguruan hizketan

Historian zehar hamaika pertsona egon dira kultura guztietan, gaitasun psikiko bereziak izan dituztenak, iraganeko, etorkizuneko ala urruneko iragarpenak egiteko gai zirenak. Gaur egun ere, bidenteak esaten diegu trebetasun hori dutenei. Ohikoena da bidentzia umetatik sentitzea eta denborarekin garatzen joatea, gero eta gehiago. Baina, nola jabetu gaitezke ahalmen horiek ditugula? Eta jabetu arren, ihes egiten al diegu? Beldurrik ematen al digu etorkizuna igartzeko gaitasuna dugula sentitzeak? Nola bereizi bidentzi egokia eta iruzurra? Asteartean Mikel Lizarralde mediuma entzungo dugu, 23 :15etatik aurrera, ‘Ilargipean’, Euskadi Irratian.