Ilargipean
Ostegunean 23:15etan
Featece elkartea 'Ilargipean' saioan
K.A.
Euskadi Irratia
Dani Arizalak zuzendutako saioan Featece elkarteko kideak ezagutuko ditugu.
-
Featece elkartea 'Ilargipean' saioan
Featece: Euskadiko Traumatismo Kraneo-entzefalikoen eta Hartutako Kalte Zerebralaren Elkarteen Federazioa da. 1994. urtean sortu zen Elkartea eta traumatismo kraneo-entzefalikoak eta hartutako kalte zerebralak izan dituztenei laguntza eskaintzen diete, baita euren familiartekoei ere. Euren lana, eginkizunak zein diren kontatuko digute, zein diren traumatismo hauek izandako hauek izan dituzten kalteak.
Featece elkarteko kideak, beraz, ostegunean Ilargipean eta beren jardunaz arituko dira, nori laguntzen dioten, eta elkartearen inguruko jakingarri guztiak argituko dizkigute. Gainera, kalte hauek izandako lagun bat ere etorriko da eta baita traumatismoa izandakoaren familiarteko bat ere, euren ahotik, zuzenean, esperientziatik ezagutuko dugu zer den Featece.
'Ilargipean', beraz, 23:15etatik aurrera, Euskadi Irratian.