Itxi

Ilargipean

Asteazkenean 23:15etan

Bolantea eskuetan dugunean

K.A.

Euskadi Irratia

Dani Arizala gidatuta eta Mikel Plazaola psikoanalistaren laguntzarekin.

  • Gidatzea

Asteartean futbola Euskadi Irratian, baina asteazkenean bueltan da 'Ilargipea'n eta gaia hauxe: 'Bolantea eskuetan dugunean...'. Dantzan zoratu, kantatzen hasi, biraoka jardun, haserretu, kontzentratu, despistatu... autoan sartzean, bolantea esku artean jarri eta batzun batzuk trasformatu egiten direla aipatzen dute ! Pertsona batzuk guztiz aldatzen dira, beste batzuk dirudite. Baina zerk sortarazten ditu aldaketok pertsonaren egoeragan? Nola gerta dakioke lasaia den inori, bapatean aztoratzea, nola urduria den horri, erlaxatzea? Hauek dira sor litezkeen egoera batzuk, baina asteazkenean ezagutuko ditugu beste hainbat, eta baita zergatiak, kudeatzeko modu egokienak zein diren eta ondorioak ere. Horretarako, Mikel Plazaola psikoanalista gonbidatu dugu, 'Ilargipean', beraz, 23:15etatik aurrera Ilargipean, Euskadi Irratiaren sintonian.