Itxi

Ilargipean

Astelehenean 23:15etan

Gure bikote izandakoa gure laguna izan al daiteke?

K.A.

Euskadi Irratia

Amaia Vazquez sexologoa eta Dani Arizala aurkezlea arituko dira gaiaren inguruan asteleheneko 'Ilargipean'.

  • Gure bikote izandakoa gure laguna izan al daiteke?

'Gure seme-alabengatik lagunak izan gaitezen', 'nire bikote izandakoa nire lagunik onena da, dena kontatzen diot', 'nahi baduzu, lagunak izaten jarraituko dugu'… Erlazio bat amaitzean, sarri botatzen diren esaldiak dira, kasu batzuetan, behintzat. Baina... posible al da zure bikotekide ohiaren laguna izatea? Eta onuragarria al da ondoren bizi duzun egoerarentzako hala egitea? Beraz, asteleheneko gaia eta galdera, hauxe: Gure bikote izandakoa gure laguna izan al daiteke? Eta hala den ala ez, modurik egokiena zein den eta egoera kudeatzeko bidea, Amaia Vazquez sexologoak azalduko digu, gaueko 23:15etatik aurrera, Ilargipean, Euskadi Irratian.