Ilargipean
Ostegunean 23:15etan
Estresari aurre egiteko ariketak
K.A.
Euskadi Irratia
Dani Arizalak zuzendutako saioan Xurdana Imatz, hezkuntza emozionalean aditua izango da.
-
Ilargipean
Egoeren aurrean ezberdin erreakziona dezakegu. Estresa, erantzun bat da, ohikoa, neurri txikian, norbera gauzak egitera bultzatzen eta laguntzen duen zerbait, gorputzaren erreakzio bat. Baina neurriz kanpoko estresa izateak, sintoma ezberdinak eragin ditzake, fisikoak eta psikologikoak. Eta nondik dator? Ekidin al daiteke? Osteguneko saioan Xurdana Imatz etorriko da, hezkuntza emozionalean aditua eta aholku batzuk emango dizkigu egoera ahalik eta arinen eramateko eta noski, posible den heinean, ekiditeko. Ostegunean, beraz, 23:15etatik aurrera, Ilargipean, Euskadi Irratian.