Ilargipean
Ostiralean 23:15etan
Gurasoek estresa seme-alabei transmititzen dietenean
K.A.
Euskadi Irratia
Ostiralean Josune Martirena psikologoa, Dani Arizala aurkezlearekin, 'Ilargipean'.
-
Ilargipean
Ostiralean, Ilargipean: Gurasoek estresa seme-alabei transmititzen dietenean. Izan ere, ikerketa askok egiaztatu dute eta datu esanguratsuak topa ditzakegu. Adibidez, Biological psychiatry aldizkariak kaleratutako ikerketaren ingurukoek adierazten dute, Sabeleko haurrari estresa kutsa diezaioketela gurasoek. Begira beste datu esanguratsu hau: Estatu Batuetako ikerketa baten arabera, Gurasoen estresak eta eskola akosoak umeari, ohitura osasungarriak hartzeko bidea zailtzen dio. Baina konsziente al dira edo zarete gurasoak haurrei estresak eragin diezaieken kalteez? Ostiralean, Josune Martirena psikologoarekin jakingo dugu, nola kudeatu honelako egoerak eta nola jasan ahalik eta kalte gutxien, bai gurasoek eta bai, seme-alabek, 23:15-etatik aurrera, 'Ilargipean', Dani Arizalak aurkeztuta, Euskadi Irratian.