Itxi

Ilargipean

Asteartean 23:15etan

Jende aurrean lan egiten dut

K.A.

Euskadi Irratia

Mikel Plazaola psikoanalistaren konpainian, 'Ilargipean'.

  • Iturrate Gonzalez

Jende aurrean lan egiteko modu asko daude, taberna batean kamarero, aurkezle, azafata, medikua... Bezeroak zerbait nahi du eta langileak eman behar dio. Baina gakoa moduan dago. Izan ere, denok nahi dugu zerbitzu on bat eman diezaguten, eta atseginez, gainera. Baina gu geu, bezero moduan joatean, pentsatzen al dugu langilea nola egongo ote den? Egun ona izan duen ala ez? Eta langileak, kontutan hartzen al du besteak dituen beharrak asetzeko premia ala gogoa? Haserreak, gaizki ulertuak, denbora galtzeak, biraoak… Akatsek faktura gehiago kobratzen al dute jendearen aurrean lanean gaudenean? Jendearen erreakzioak kontutan hartu behar al dira? Nola bizi egunerokoan horrelako lan bat? Mikel Plazaola psikoanalistak kontatuko digu, astearteko gaia, hauxe baita: Jendeaurrean lan egiten dut. Ilargipean entzungo dugu, bere ikuspegia ematen, beraz, 23 :15etatik aurrera, Euskadi Irratian.