Euskadi Irratia
17:00etan
Ane Olazabal diseinatzailea, osteguneko 'Mezularia'n
A.H.
EITB
Espainiako gazte diseinatzailerik onena izendatu berri dute.
-
Ane Olazabal saria jasotzen. Argazkia: Paperblog
Ane Olazabal Espainiako diseinatzaile gazterik onena izendatu berri dute. Donostiar honek petroleoan oinarritutako diseinuak egin ditu bere azken kolekzioan eta bilduma honekin lortu du titulua. 'Mezularia'ra etorriko da ostegun arratsaldean.
Bestalde, konturatu al zarete hainbat okindegik ogi egin berriaren usaina zabaltzen dutela bezeroak erakartzeko? Denda bakoitzak duen usain partikularraren inguruan hitz egingo dute Maddalen Marzolekin.
Eta 18:00etan harremanen tertulia. Aurreko asteburuan Irunen egin duten Bertso Sex egitasmoa ezagutuko dute eta Joanes, Agurtzane eta Unairekin mendekuaz eta insomnioaz arituko dira.