Ilargipean
Asteazkenean, 23:15ean
Heriotzari buruzko solasaldi baketsua
K.A.
Euskadi Irratia
Dani Arizalak gidatuta, Patxi Izagirre psikologo klinikoarekin berbaldia izango da gaur gaueko saioan.
-
Heriotza
‘Gure heriotzarekin solasaldi baketsua’ izango da asteazkeneko “Ilargipean” saioko mintzagaia. Bizitza eta heriotza, bi kontzertu kontrajarri, baina batak bestea dakar. Heriotzaren ideiak, ezezagunak eta misteriotsuak zaizkigu gehienontzat, eta hori dela eta, bizitzako etapa ezberdinetan, egoera ezberdinetan, zer pentsatu ematen digu: noiz hilko naiz? Nola? Gogorra ote da heriotza? Lasai egongo al naiz.
Bizitzan badira garai batzuk, heriotza gero eta gertuago sentitzen duguna; adineko pertsonek gazteek baino gertuago ikusten dute heriotza, kasu gehienetan. Heriotza hainbat gauzek eragin dezakete, gaixotasunek, adinak, arrisku-egoerek, esaterako.
Asteazkeneko saioan, heriotzari buruz hitz egin nahi dugu, heriotzari buruzko solasaldi baketsua izan nahi dugu, eta horretarako, gonbidatu berezia izango dugu, Patxi Izagirre, psikologo klinikoa. Hitzordua gaueko 23:15etik aurrera, “Ilargipean” saioan, izango da, Euskadi Irratian.