Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Astelehena, abenduak 20

Garraiolarien egunerokoa, asteleheneko "Faktoria"n

EITB Media

Astelehenetik asteazkenera, Espainiako Errepideko Garraioaren Batzorde Nazionalak grebara deitu ditu garraiolariak, Espainiako Gobernuak sektorea “abandonatu” egin duela salatzeko.

  • Kamioia

    Kamioia

Euskal Herrian ere eragina izango du garraiolarien greban, eta 'Faktoria'-k aukera baliatu du kamioi gidarien egunerokoa bertatik bertara ezagutzeko. Horretarako, Iñaki Goñi garraiolariarekin lanegun bat igaro du Mikel Rotaetxe kazetariak, eta asteleheneko saioan entzun ahal izango da harekin bidean izandako elkarrizketa askotariko gaien inguruan. Horrekin batera, sektoreak ekonomian duen pisuaz eta eraginaz mintzatuko da Amaia Ormaetxea kazetaria.

Solasaldian, Jurdan Arretxek, Elena Lakak eta Begoña Sanzberrok parte hartuko dute. Miren Basaras mikrobiologoa ere batuko da, covid-19aren bilakaerak emandako azkenak aletzen. Saioa amaitzeko, Alaia Martinek 'Hitzpirazio bila' tartea osatuko du.