Itxi

Ilargipean

Ostegunean 23:15ean

Gure aitek dute hitza

K.A.

Euskadi Irratia

Dani Arizalak zuzendutako saioan, Edu Portilla berdintasunean aditua egongo da.

  • Gure aitek dute hitza

XX. mendean,gizarte moldeari jarraiki, aitaren irudia autoritatearena, legearena, eta seriotasunarena izan da, bai seme-alaben eta bai amen aurrean. Etxeko ekonomia ere berak gidatu izan du. Amak aldiz emozioaren irudi izan dira beti, laztanaren gidari.

Ostegunean, 'Ilargipean', aita hauek ezagutuko ditugu, emozioak, xamurtasuna eta laztanak nola bizi izan dituzten jakin nahi dugulako. Garaiko moldeek eurengan nola eragin izan duten jakiteko, seme-alabekin hartu-emanak nola izan diren, aitatasuna nola bizitu duten eta orain, aitonak direnean, nola bizi duten hau beren ilobekin.

'Gure aitek dute hitza', beraz, hitza emango diegu ostegunean eta baita Edu Portilari ere, berdintasunean aditua, 'Ilargipean' izango baita, 23:15etatik aurrera, Ilargipean, Euskadi Irratian.