Euskadi Irratia
Gozeko 10etatik aurrera
Adineko gaixoen zaintzaileak gogoan, larunbateko 'Amaraun'ean
A.A.
Euskadi Irratia
Taberna eta puben ordutegiaz eta emaginen lanaz ere mintzatuko dira goizean zehar.
-
Argazkia: EITB
Buruko gaixotasunen eraginez etxean gaixoak dituztenen zaintzaileekin hitz egingo dute larunbateko 'Amarauna' saioan, Koldo Aulestia, Afagiko presidentearekin, besteak beste.
Taberna eta puben gaueko ordutegia luzatzen hasiko den asteburuan, gai hori ere jorratuko dute Euskadi Irratiko asteburuetako irratsaioan, taberna eta bizilagunen elkarteekin solas eginez.
Bi emagin ere elkartuko dituzte saioan: 81 urteko Mari Lourdes Aranburu, aintzinako emagin lañaren berri emateko; eta Isabel Aleman, gaur egun emagin lanetan ari den amaiurtarra.
Azkenik, Mikel Garaizabalekin ardoari buruzko beste pasarte bat, eguerdian.