Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Astartea, urtarrillak 12

Denis Itxaso, "Faktoria"n

EITB Media

Espainiako Gobernuak Espainian duen ordezkaria elkarrizketatuko dugu 08:30ean. Magazinean, Ines Osinaga musikariari elkarrizketa pertsonala egingo diogu.

  • Denis Itxaso

    Denis Itxaso

Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Espainian duen ordezkaria izango da, asteazken honetan, "Faktoria" albistegiko gonbidatu nagusia. Goizeko 08:30etatik aurrera erantzungo ditu Iñaki Guridik egingo dizkion galderak.

Solasaldiaren orduan, Nerea Azurmendi, Eneko Etxeberria eta Eneko Zarraoa eseriko dira irrati-mahaian aktualitateari buruzko analisia egiteko.

Ion Celestinoren musikarekin egingo dugu 10:00ak arteko bidea.

10:00eko albistegiaren ostean ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Ines Osinaga musikariari elkarrizketa pertsonala egingo diogu, eta "Zientzia eta pazientzia" tartea ere zabalduko dugu Uxune Martinez eta Eneko Axpe zientzialariekin. Bestalde, Itziar Arregi Hueziko irakasle eta ikertzaileak haurrekin jolastearen garrantziaz hitz egingo digu, eta Asier Arroita bidaiariarekin Indonesia ezagutuko dugu.