Euskadi Irratia
Astartea, urtarrillak 20
Kriptotxanponez, "Faktoria"n
EITB Media
Euskal Herrian ere zabaltzen ari dira kriptotxanponetan bitartekari lanak egiten dituzten bulegoak eta gero eta jende gehiago ari da gerturatzen horietara, euren aurrezkiak trukatzeko helburuz. San Sebastian eguna izanik, Donostiara ere joko dugu eta Eneko Goia alkatea ere elkarrizketatuko dugu.
-
Bitcoin kriptotxanpon bat
Kriptotxanponen kotizazioak begiratzea baino ez dago diru digitalak orokortzen ari direla jabetzeko. Euskal Herrian ere zabaltzen ari dira bitartekari lanak egiten dituzten bulegoak eta gero eta jende gehiago ari da gerturatzen horietara, euren aurrezkiak trukatzeko helburuz. 2022a kriptotxanponen urtea izango dela diote ekonomialariek eta bada kriptotxanponen burbuila lehertuko den urtea izango dela dioenik ere. 08:30etik aurrera helduko diote gaiari Faktorian.
San Sebastian eguna izanik, Donostiara ere joko dugu eta Eneko Goia alkatea ere elkarrizketatuko dugu.
Goizeko 09:00etatik aurrera, solasaldiaren orduan, Eneko Etxeberria, Lourdes Idoiaga eta Iker Rioja batuko dira irrati-mahaiaren bueltan.
10:00eko albistegiaren ostean ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Ane Del Rio ikertzailea elkarrizketatuko dugu, PCR probak egiten ari baita muskuiluen jatorria ikertzeko. Gainera, San Sebastian eguna izanik, Orixe ikastolren atarira joko du Jexux Artetxe lankideak. Bestalde, Nerea Garmendia aktoreari elkarrizketa egingo diogu.Beste sansebastianei ere egingo diegu tartea (Azpeitia, Lakuntza, Tafalla...), eta "Direnak eta ez direnak" tartea izango dugu Karlos Cid, Xabier Amuriza eta Nerea Ibarzabal kolaboratzaileekin. Gainera, aktore bila dabilen Doke taldeko Maider Alzelairekin eta Xabier rrese txakur-hezitzailearekin ere hitz egingo dugu. Saioa bukatzeko, Oskar Estanga JOseina Etxebrria lankideak zuzenean botatako hitzekin osatuko du kantu inprobisatua.