Euskadi Irratia
Larunbatean
Durangoko Bonbardaketaren urteurrena gogoan 'Amaraun'ean
A.E.
EITB
Jon Irazabalek 'Gerra Zibila Durangaldean 1936-1937' liburua aurkeztu berri du eta horren inguruan arituko dira.
-
'Durango, el bombardeo silenciado' dokumentaleko argazkia. Argazkia: EITB
Durangoko Bonbardaketaren urteurrena hartuko dute hizpide larunbateko 'Amaraun'ean. Jon Irazabalek Gerra Zibila Durangaldean 1936-1937 liburua aurkeztu berri du eta horren inguruan arituko dira.
Izar Arregi psikologoa ere irratsaioan izango da, nerabe eta gurasoen arteko harremanetan laguntza apur bat emateko asmoz. Unibertsitarien arteko lehendabiziko euskarazko eztabaidari jarraipen zehatza egingo diote, eta eguerditik aurrera, Roberto Sarriugartek enologiako beste lezio bat emango du.