Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Asteazkena, urtarrilak 26

Arantxa Tapia, "Faktoria"n

EITB Media

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua elkarrizketatuko dugu 08:30ean.

  • Arantxa Tapia. Argazkia: Irekia

    Arantxa Tapia. Argazkia: Irekia

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua izango da, asteazken honetan, "Faktoria"ko gonbidatu nagusia. Goizeko 08:30etik aurrera erantzungo ditu Iñaki Guridik egingo dizkion galderak.

09:00etan hasiko da solasaldia, Martxelo Otamendi, Nerea Azurmendi eta Eneko Zarraoa irrati-mahaiaren bueltan direla.

Larunbatean Bilborako deitu duten manifestazioa dela-eta, GKSko ordezkari Unai Martinez ere elkarrizketatuko dute.

10:00etako albistegiaren ostean ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Kukulumutxun kanala ezagutuko dugu: Sumo borroken kontaketa ondarrutarrez. Unai Barrenetxea speakerrak emango dizkigu azalpenak. Gainera, indusketa arkeologikoetako lapurretez hitz egingo digu Jaione Agirrek, BIBAT Arabako Arkeologia Museoko arduradunak. Gure elkarrizketa pertsonalen tartean, Eneritz Zubizarreta Saenz De Zaitegi izango dugu, Arabako emakume Enpresarien elkarteko kidea, "Global Testing" enpresako arduraduna.

"Zientzia eta pazientza" tartea zabalduko dugu Eneko Axperekin eta Uxune Martinezekin, eta, segidan, Bilboko ARRIAGA kontseratorioak 100+2 urteko ospakizuna eskainiko du bihar, eta Jesus Meltxor irakasleak emango dizkigu xehetasunak. Gainera, musukoarekin ezin denez ondo abestu,  txaloz "abesteko" ekimenaren berri emango digu Nelly Guilhemsansek, Kanboko Mixel Garikoitz ikastetxeko musika irakasleak.

Azkenik, Etiopia iparraldeaz hitz egingo digu Asier Arroita bidaiariak, eta liburu gomendioak besapean hartuta etorriko zaigu Donostiako Hontza liburu-dendako Esther Moyua.