Itxi

Ilargipean

Astelehenean 23:15ean

Sexualitatea aniztasunean

D.A.

Euskadi Irratia

Astelehenean, 'Ilargipean', urritasun fisiko nahiz psikikoa duten lagunen sexualitateari buruz arituko dira. Dani Arizalak aurkeztuta.

  • Ilargipean

Denok dugu gure sexualitatea aske bizitzeko eskubidea: maitemintzeko, gauza berriak probatzeko, partekatzeko, sentitzeko, gozatzeko… Baina nola bizi dute sexualitatea urritasun fisiko edo psikologikoa dutenek? Aurreiritzi asko daude gai honen inguruan

Astelehenean, 'Ilargipean' saioan, 23:15tatik aurrera, urritasunak dituzten lagunen sexualitateari buruz hitz egingo dute. Olatz Berastegik sexologoaren laguntza izango dute gaia lantzerako orduan.

Eta noski, astelehenero bezala, entzuleek sexualitatearen inguruan dituzten zalantza eta galdera guztiak argitzen saiatuko dira Dani Arizalak aurkezten duen saioan.