Euskadi Irratia
Otsailak 2
Adrian Aginagalde, "Faktoria"n
EITB Media
Adrian Aginagalde epidemiologo eta Kantabriako Osasun Publikoko Behatokiko zuzendaria elkarrizketatuko dugu 08:30ean.
-
Adrian Aginagalde
Pandemia eta seigarren olatua izango dira biharko Faktorian hizpide Adrian Aginagalde epidemiologo eta Kantabriako Osasun Publikoko Behatokiko zuzendariarekin. Covid-19a eta bereziki omikron aldaeraren inguruan egin berri duten ikerketaren inguruan arituko da Iñaki Guridi lankidearekin 08:30tatik aurrera.
Tertulian, 09:00etatik aurrera, eguneko gaiez hitz egiteko gerturatuko dira Elena Laka, Amaia Izko eta Eneko Zarraoa; eta, horrez gain, Iñigo Aduriz ere batuko da, besteak beste, Espainiako Kongresuan bozkatzear dagoen Lan Erreformaz solasteko. Saioa amaitzeko, Oier Aranzabal eta berak ekarritako musika izango dugu.
10:00etako albistegiaren ostean ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, "Liben Svaart", adimen artifizialeko performance-a ezagutuko dugu. Ondoren, maindireak Arropa nola bihurtzen dituzten kontatuko digu Edu Uribesalgo Ternuako Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendariak. Elordi Garcia kazetaria ere elkarrizketatuko dugu, Imparable hasta la medula liburuaren egilea. Leuzemia gaindituta, liburuaren dirua leuzemiaren ikerketarako bideratu nahi du.
"Zientzia eta pazientzia" tartea zabalduko dugu 11:00etan Uxune Martinez eta Eneko Axpe zientzailariekin. Oiartzungo Arizmendienea etxea ere ezagutuko dugu, Elena Zalakain historialari eta gidarekin. XX. mende hasierako altzariak daude bertan. Mundua bizikletaz ezagutzen ere jarraituko dugu, 12:00etan, Asier Arroita bidaiariarekin.