Euskadi Irratia
Otsailak 3
Roberto Uriarte, "Faktoria"n
EITB Media
Espainiako Kongresuan Elkarrekin Podemosen diputatu Roberto Uriarte elkarrizketatuko dugu 08:30ean. 09:15 aldera, berriz, Joseba Asiron Iruñeko EH Bilduko zinegotziarekin hitz egingo dugu.
-
Roberto Uriarte
Espainiako Kongresuan Elkarrekin Podemosen diputatua den Roberto Uriarte izango da bihar Euskadi Irratiko gonbidatua. Lan erreformaren inguruko bozketa aurretik, Kongresutik bertatik erantzungo die Iñaki Guridiren galderei, 08:30tik aurrera.
Solasaldian Eneko Etxeberria, Lourdes Idoiaga eta Javier Diaz Noci gerturatuko dira eguneko gaiez hitz egiteko; horien artean, Enrique Maya Iruñeko alkatearen gaitzespena. PSN, Geroa Bai eta EH Bilduk babestuko dute gaitzespena, hortaz, Joseba Asiron EH Bilduko zinegotzia ere izango da "Faktoria"n.
10:00etako albistegiaren ostean ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk.