Euskadi Irratia
Asteartea, otsailak 15
Elikagaien etiketak, "Faktoria"n
EITB Media
Zer dago etiketa horien atzean? Eta zer etiketen negozioen atzean? Itziar Eseberri EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientzietako Fakultateko irakasle eta Carlos III.a eta Bioaraba Osasun Institutuetan ikerlari denarekin aztertuko dugu gaia.
-
Harategi bateko irudia. Argazkia: EITB
Abeltzaintza intentsiboaren gaineko eztabaidak lehenera ekarri ditu elikagaien bermeak eta labelak. Europa osoan abian dira kanpainak erosgai dauden haragikien jatorria etiketa argien bidez jakinarazteko. Zer dago etiketa horien atzean? Eta zer etiketen negozioen atzean?
Supermerkatuen aurki litezkeen janari eta etiketen bilduma egin du "Faktoria" albistegiak, eta adituekin aztertuko ditu Iñaki Guridik, astearte honetako saioan. Itziar Eseberri EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientzietako Fakultateko irakasle eta Carlos III.a eta Bioaraba Osasun Institutuetan ikerlari denarekin osatuko dugu 08:30etik 09:00etara arteko tartea.
Ordu horretatik aurrera zabalduko dute analisi mahaia. Nagua Alba, Martxelo Otamendi eta Iñaki Galdos batuko dira irratiko mahaira.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, elastikoetan umetokiak jarri dituen Arrasateko Maitia dendako Maier Urangarekin hitz egingo dugu, eta, segidan, "Estuasuneko USkaldaritza" tartea zabalduko dugu Iker Markinezekin.Elkarrizketatu nagusia Maite Ziganda izango da, gazte migratzaileen integraziorako Sei elkarteko kidea. "Hurrengo Geltokia" atalea, Ipar eta Hego Euskal Herria garraio publikoz lotzeko proiektuez hitz egingo digu Peio Barrenetxeak, Euroeskualdeko mugaz gaindiko lankidetza teknikariak. Ondoren, Aitor Aritzeta psikologoaren kontsulta zabalduko dugu, psikosiaz aritzeko. Gainera, Europako Onkologia Elkarteak saria eman dio Nafarroako Ospitaleko Ignacio Visus-en ikerketa, eta ikerketa taldean den Naiara Fuentmillak kontatuko dizkigu xehetasunak.