Euskadi Irratia
Ostirala, otsailak 25
Aterperik gabekoentzat aterpe eske, "Faktoria"n
EITB Media
Donostiako Harrera Sareko Garazi Montustxirengana gerturatuko gara, hirugarren gaua baitute La Sirena aterpetxea irekitzeko eskatu eta etxerik gabekoei irtenbide bat emateko aldarrikatuz. Bestetik, Bilboko egoeraren berri emango digu ngi Etorri Errefuxiatuak elkarteko Luis Rodriguezek.
-
Etxerik gabeko pertsona bat Donostian
Etxerik ez dutek aterpe bat izateko duten beharraz hitz egingo dugu "Faktoria"n ostiral honetan, 08:30etatik aurrera; bi egoeraren berri jasoz. Batetik, Donostiako Harrera Sareko Garazi Montustxi ordezkariarengana gerturatuko gara, hirugarren gaua baitute ostegunetik ostiralerakoa La Sirena aterpetxea irekitzeko eskatu eta etxerik gabekoei irtenbide bat emateko aldarrikatuz. Bestetik, Bilboko egoeraren berri ere emango digu Luis Rodriguezek. Bizkaiko Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteko kidea da bera, eta Atxuriko kantxak ez ixteko eskaria egin diote behin eta berriro Bilboko Udalari, bertan aterperik gabeko askok gaua igarotzen dutela eta.
Lehen Arretan greba
Osakidetzako Lehen Arretako langileek greba eguna dute ostirala. Covid-19ak egoera larritu badu ere, gabezia estrukturalak aurrez bazirela salatzen dute; eta, hortaz, mobilizazioak dituzte. Egoera bertatik bertara kontatuko digu Hernaniko lehen arretako erizain batek.
Ukrainako gerraren nondik norakoak jasotzeaz gain, eguneko gainerako gaiez arituko dira solasaldian Elena Laka, Javier Arrieta eta Iñigo Aduriz. Saioa amaitzeko, "Jin eta Joan" tartean, oposaketak izango ditu hizpide Aritz Agirre lankideak.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk.