Euskadi Irratia
Asteartea, martxoak 1
Cote Cabezudoren kontrako epaiketaren atarikoak, "Faktoria"n
EITB Media
Cote Cabezudo argazkilari donostiarraren kontrako epaiketa hasteko astebete eskas falta dela, hura salatu duten emakumeen babes-taldeko kideen testigantza eta akusazio partikularreko eta defentsako abokatuen argudioak ezagutaraziko ditugu.
-
Kote Cabezudoren biktimen aldako elkarretaratzea, Donostiako epaitegian. Argazkia: EFE
Cote Cabezudo argazkilari donostiarraren kontrako epaiketa hasiko da datorren astelehenean, Donostiako Lurralde Auzitegian. Ez da Cabezudoren aurkako lehen auzia baina, bai pieza nagusia. Martxoaren 7an hasiko den saioan argitu beharko dutelako sexu gehiegikeriak eta bortxaketak egin ote zituen. 21 emakumek salatu dute Cabezudok gehiegikeriak egin zizkiela. Emakume horien babes-taldeko kideen testigantza eta akusazio partikularreko eta defentsako abokatuen argudioak ezagutaraziko ditugu astearte honetako "Faktoria" albistegian, 08:30ean hasita.
Solasaldiaren orduan, Iñaki Galdos, Martxelo Otamendi eta Pello Atxukarro elkartuko dira irrati mahaiaren bueltan.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Hide Dohino antropologo eta etnografo japoniarraren bertso debut japoniarraren berri emango dugu. Ondoren, Iker Markinez sukaldariaren tartea izango dugu, eta Leire Ventas elkarrizketatuko dugu, BBC Worlden gaztelerazko editorea. "Hurrengo Geltokia" tartean, markesinak izango ditugu hizpide, eta Aitor Aritzeta psikologoaren tartea ere zabalduko dugu. Gainera, NBEk plastikoaz Kenyan egingo duen bilkuraz ariko gara Aitziber Martin Zero Waste herri ekimeneko kidearekin, eta urpeko argazkilaritzaz ere ariko gara, Iñaki Lacalle eta Daniel Landa argazkilariekin.