Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Ostirala, martxoak 18

Markel Olano, "Faktoria"n

EITB Media

08:30ean elkarrizketatuko dugu Gipuzkoako ahaldun ngusia.

  • Markel Olano

    Markel Olano

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia izango da, ostiral honetan, "Faktoria"ko gonbidatu nagusia. 08:30etik aurrera erantzungo ditu Iñaki Guridik egingo dizkion galderak.

Hedoi Etxarte, Pilar Kaltzada eta Ramon Ibeas arituko dira analisian, solasaldiaren tartean. Besteak beste, antimilitarismoak gaur egungo testuinguruan duen lekuaz arituko dira.

Maddalen Arzallusek propio egindako kantua entzunez egingo dugu 10:00ak arteko bidea.

10:00etan, berriz, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, magazinari hasiera ekiteko. Hasteko, Aranzadi zientzia elkartea, berez sortzen diren lilipen (nartzisoak) mapa osatzen. Anais Mitxelenarekin (Aranzadiko Botanika Sailekoa) eta Oihane Lezetarekin (erronkan parte hartzen ari da, argazki asko eta ederrak bidaliz) hitz egingo dugu. Gainera, Sara Urionabarrenetxea ekonomia irakaslearekin hainbat mito desmuntatuko dugu, eta Ukrainako gerran Turkia egiten ari den bitartekaritza lanaz hitz egingo dugu Turkian bizi den Gaizka Etxeberria itzultzailearekin.

Bestalde, Ruoer Ordorikaren eta beste hainbat euskal artistaren meme soka abiatu zuen Ana Morales sartuko zaigu. Azkenik, hilerokoaz eta ziklikotasunaz ariko gara Ana Vallesekin (psikologoa, sexologa eta terapeuta menstruala).