Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Asteazkena, martxoak 23

"Faktoria" albistegia, Ordiziako plazatik

EITB Media

Elikadura burujabetzaren erronkei buruz hitz egingo dugu Ordiziako azokatik. Amets Ladislao EHNEko ordezkaria eta Jon Ander Egaña Elikadura Clusterreko arduraduna izango ditugu, baita Xabier Crehuet musikari ordiziarra ere.

  • Ordiziako azoka

    Ordiziako azoka

Ukrainiako gerrak nola eragin dio gure elikadura kateari? Elikadura burujabetzaren erronkei buruz hitz egingo dugu Ordiziako azokatik. Amets Ladislao EHNEko ordezkariaren iritzia jasoko dugu eta galdetuko diogu elikagai subirautzaren aukerez Jon Ander Egaña Elikadura Clusterreko arduradunari. Azokan bertan dauden ekoizleen hitzak entzungo ditugu eta bi proiektu ezagutuko ditugu, Biziola eta Baserria Kilometro 0. Biziola, Goierrin sortu den kooperatiba da eta eskualdeko produktuen subiranotasuna aldarrikatzen du. Baserria KM 0 kooperatibak aldiz, merkaturatzen du Euskadiko 300 baserritarrek ekoizten duten haragia.

Zuzeneko musika ere izango da, Xabier Creuhet musikari ordiziarrak jarriko dio soinu banda saio bereziari.

10:00etan, berriz, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, magazinari ekiteko. Hasteko, Aitor Ruiz De Angulorekin hitz egingo dugu. Emaztea ukrainarra du eta handik sendiaren zati bat ekarri zuen. Jarraian, MarMarka: Nortasuna sarean jardunaldiaz azalpenak emango dizkigu Mikel Olaiz Garmendiak, TaPuntu kooperatibako kidea. Ondoren, Julen Alonso trikitilaria elkarrizketatuko dugu. Gainera, "Zientzia eta pazientzia" tartea zabalduko dugu Eneko Axpe eta Uxune Martinezekin, eta Asier Arroita txirrindulari bidaiariarekin, berriz, Vietnamera joko dugu.