Ilargipean
Ostiralean 23:15ean
Beldurrak gainditzeaz, 'Ilargipean' saioan
J.T.
Euskadi Irratia
Gure beldurrak ezagutzen eta horiek gainditzen lagunduko digu Xurdana Imatzek, adimen emozionalean aditua den kolaboratzaileak.
-
Beldurrak
Aldaketei, ezezagunei, huts egiteari, arrakastari, erabaki oker bat hartzeari, porrotari edo maila ez emateari.
Eta beldur batzuei aurre egiteko gai garen arren, beste batzuen aurrean ezkutatu egiten gara, eta horiek gure bizitzako arlo guztiak paralizatu ditzakete.
Ostiralean, beldur horien aurrean nola jokatu eta gainditzeko zer egin behar dugun azalduko du Xurdana Imatzek, gaueko 23.15etatik aurrera, 'Ilargipean'.