Euskadi Irratia
Astelehena, apirilak 25
Frantziako hauteskunde ondorena, "Faktoria"n
EITB Media
Paristik Mikel Rotaetxek eta Olatz Simonek aztertuko dituzte hauteskundeak, eta Bixente Vrignon kazetaria batuko zaigu ohiko solasaldiara. Bestalde, Hego Euskal Herrian, ikastetxeetara buelta egingo dute ikasleek, musukorik gabe. Itzuleraren lekuko izango gara Donostiako Peñaflorida ikastetxean.
-
Emmanuel Macron eta Marine Le Pen
Astelehenean, datozen bost urteetarako Frantziako presidentea nor den jakinda, bigarren itzuliko emaitzak izango ditu aztergai Iñaki Guridik Euskadi Irratian. Paristik Mikel Rotaetxeren eta Olatz Simonen laguntza izango du horretarako, eta 08:30etik aurrera, Bixente Vrignon ere batuko da gertatutakoaren irakurketa egiteko. Solasaldian, Vrignonez gain, Hedoi Etxarte, Jurdan Arretxe eta Nagua Alba gerturatuko dira.
Hego Euskal Herrian, ikastetxeetara buelta egingo dute ikasleek, eta musukorik gabe gainera. Itzulera hori kontatzeko, Donostiako Peñaflorida ikastetxetik egingo dugu konexioa 08:00etako albistegian, Iker Lezeta DBHko ikasketa buruarekin. Solasaldian, 09:30en bueltan, ere jasoko dugu argazki hori, ikasgela barrutik.
Saioa amaitzeko, "Hiruhortza"n, Uxue Apaolaza espero dugu.