Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Astelehena, maiatzak 3

Maddalen Iriarte, "Faktoria"n

EITB Media

Eusko Legebiltzarrean EH Bilduk duen bozeramailea elkarrizketatuko dugu 08:30ean.

  • Maddalen Iriarte

    Maddalen Iriarte

Maddalen Iriarte Eusko Legebiltzarrean EH Bilduk duen bozeramailea izango da, astearte honetan, Euskadi Irratiko "Faktoria"ko gonbidatu nagusia. 08:30etik aurrera erantzungo ditu Iñaki Guridik egingo dizkion galderak.

Segidan zabalduko dugu analisiaren mahaia. Begoña Sanzberro. Martxelo Otamendi eta Iñaki Galdosek egingo dute analisiaren irakurketa.

10:00etan ekingo dio albistegiari Manu Etxezortuk. Iker Markinez sukaldariak enpanadillak prestatuko ditu, eta Jone Zalduegi hezitaile eta Emoki poiektuaren sortzailea elkarrizketatuko dugu.

11:00etan, "Hurrengo Geltokia" tartean, Go-mobility azokako berrikuntzak ekarriko dizkigu Amaia Eneterreaga lankideak, eta, ondoren, Aitor Aritzeta psikologoaren kontsulta zabalduko dugu neuroarkitekturaz hitz egiteko. Gainera, Nerea Loroñorekin, spikeball kirol berria ezagutuko dugu.

12:00etan, berriz, "Maddiren Trageria" pastorala lehenengo aldiz elkarrekin Xaretako herriek, Zugarramurdik, Urdazubik, Sarak eta Ainhoak, eta Juan Miguel Olaizolak emango dizkigu azalpenak.Ondoren, Javier Buces Aranzadiko kideak Bergaran zabaldu duten oroimenaren bulegoaz hitz egingo digu, eta Jon Ander Galarraga Kutxa EKoguneko kideak inurritegian barrena eramango gaitu.