Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Ostirala, maiatzak 6

Emakumeak eta gehiegizko medikalizazioaz, "Faktoria"n

EITB Media

Hainbat ikerketak agerian utzi du gizonezkoek eta emakumezkoek jasotzen dituzten diagnostikoetan dagoen aldea. Andrazkoek, adibidez, depresioaren kontrako botika edota antsiolitiko gehiago hartzen dituzte. Gehiegizko medikalizazioaz eta generoaz hausnartuko dugu ostiralean.

  • Hainbat botika

    Hainbat botika

Berriki egin diren ikerketek agerian utzi dute gizonezkoek eta emakumezkoek jasotzen dituzten diagnostikoetan dagoen aldea; ondorioz, baita tratamenduetan dagoena ere. Andrazkoek, adibidez, depresioaren kontrako botika edota antsiolitiko gehiago hartzen dituzte.  Hain zuzen ere, gehiegizko medikalizazioaz eta generoaz arituko medikuntza eta soziologiaren arloko profesionalak, ostiral honetan, "Faktoria"n 08:30etik aurrera osatuko dugun tartean.

Goizeko bederatzietatik aurrera zabalduko dute, ohi bezala, solasaldiaren tartea. Hedoi Etxarte, Ramon Ibeas eta Pilar Kalzada arituko dira analista lanetan.

10:00etan ekingo dio albistegiari Manu Etxezortuk.