Euskadi Irratia
Astelehena, maiatzak 9
Adinekoen egoitzen eredu berriak, "Faktoria"n
EITB Media
Irati Mogollon soziologo eta ikerlariarekin, proiektu desberdinak eta adinekoen beharrez hitz egingo dugu.
-
Adineko bi pertsonaren eskuak
Adinekoen egoitzetako eredu berriak izango ditugu aztergai "Faktoria"n astelehenean 8:30etik aurrera. Iñaki Guridik gidatuta eta Irati Mogollon soziologo eta ikerlariarekin, proiektu desberdinak eta adinekoen beharrez hitz egingo dugu. Hiru adibide ekarriko ditugu: Bilboko Etxaniz Zentroa-Etxetic, Usurbilgo zaintza ekosistema eta Koobizitza-cohousing eredua.
Solasaldian, 09:00etatik aurrera, eguneko gaiez arituko dira Estitxu Garai, Ibai Fernandez eta Nagua Alba. Saioari amaiera, aldiz, Hiruhortza-n Alaine Agirrek emango dio.
10:00etan ekingo dio albistegiari Manu Etxezortuk. Hasteko, Errusian Soviet Batasunaren Nazien kontrako garaipena ospatzen dute, eta Luda Davydenko Orion bizi den ukrainarrarekin eta Lierni Altube Stanislav ukrainarraren Oñatiko "ama"rekin hitz egingo dugu. Astelehena izanik, Josu Goikoetxearen "Astelehen Poetikoak" tartea izango dugu, eta ikus-entzunezkoetan zuzendari laguntzaile ibiltzen Iñaki Tena elkarrizketatuko dugu.
11:00etan, kirolaren letra txikia irakurriko dugu Patxi Vrignonekin eta Nagore Odriozolarekin, eta futbol kluben bonuen salneurri ezberdinak izango ditugu hizpide Katia Ludwingekin eta
12_0etan berriz, txakurrak suizidioa prebenitzeko tresna gisa erabiltzeaz ariko gara Alexander Mulea psikologo klinikoarekin eta gure jakintza matematikoan sakonduko dugu Alex Aginagalderekin.