Euskadi Irratia
Asteartea, maiatzak 10
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkidea, "Faktoria"n
EITB Media
08:30ean hitz egingo dugu ELkarrekin Podemoseko legebiltzarkidearekin. Magazinean, gainera, Izaro elkarrizketatuko dugu, Donostiako Belodromoan emandako kontzertu ararkastatsuaren ondotik.
-
Miren Gorrotxategiren artxiboko irudi bat
Estatu mailan ezkerreko alderdien blokeak osatzen ari diren honetan, "Faktoria"n gonbidatu izango dugu Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkidea. Miren Gorrotxategik erantzungo ditu aktualitate politikoko galderei.
Iñaki Galdosekin, Nerea Azurmendirekin eta Peio Atxukarrorekin osatuko dugu solasaldia eta tartea egingo diogu alturako ontzien armadoreen salaketari. Ez diete aplikatzen baxurakoak, garraiolariek eta gainerako gidariek erregaiak ordiantzerakoan jasotzen ari diren litroko 20 xentimoko deskontua. Moncloak dekretua idatzi duen moduak atea isten die aukera hori eta neurri gehigarriak hartzeko eskaria egin dute. "Faktoria"n izango dugu Anertz Muniategi, ANABAC Estatuko atuonontzien armadoreen elkarteko zuzendaria
10:00etan ekingo dio albistegiari Manu Etxezortuk. Hasteko, larunbatean Donostiako Belodromoan emandako kontzertuaren biharamunez jarraitzen ote duen galdetuko diogu Izaro kantariari, eta, segidan, "Estuasuneko sukaldaritza" tartea zabalduko dugu Iker Markinezekin, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariarekin.
11:00etan, berriz, "Hurrengo Geltokia" tartea zabalduko dugu, kamioilariez eta erregaiaren preioaz aritzeko. Josu Sarasola garraiolariarekin eta Endika Alabort ekonomistarekin hitz egingo dugu. Segidan, Aitor Aritzeta psikologoarne kontsulta zabalduko dugfu, ametsen esanahiaz hitz egiteko eta Ane Portillo "Emakumearen libidoaren heriotza: epaiketa garaia" dibulgazio artikuluaren egilearekin hitz egingo dugu, artikulu horri esker Caf-Elhuyar saria irabazi baitu.
12:00eta, bestalde, Baserrigintza.com enpresaren arduradun Asier Etxebarria Gorosperekin hitz egingo dugu, eta oilo zaharrei irteera emateko Delikatetxe proiektuaz hizt egingo digu Edurne Garciak.