Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Asteartea, maiatzak 24

Herrialdeen defentsaz, armadez eta soladutzaz, Faktoria"n

EITB Media

Jarrera antimilitarista ahultzen ari al da Europan? Ukrainako gerrak indar militarraren erabilera gauzatutako gogoetak ekarri al du iritzi aldaketarik? Mikel Reparaz ETBko nazioarteko buruarekin, Ludgeer Mess historialariarekin eta Iñaki Otamendi Bake-ekintza Antimilitaristaren ahotsa jasoko dugu.

  • Protestari batzuk soldadu batzuen aurrean

    Protestari batzuk soldadu batzuen aurrean. Argazkia: EFE

Jarrera antimilitaristak ahultzen ari al dira Europan? Galdera horri erantzun nahi diogu "Faktoria". Ukrainako gerrak indar militarraren erabileraz gogoeta sustatu zuen eta Finlandia eta Suedia NATOn sartzeko egin duten eskaerak, herrialdeen defentsari buruzko hausnarketa hori sakondu dute. Gobernuetan hasi da pentsaldia, baina iritzi publikora egin du salto. Aldaketarik ekarri al du?

Finlandiatik etorri berri da Mikel Reparaz ETBko nazioarteko arlo-buruarekin kokatuko dugu gaia eta beste herrialdeetara zabalduko dugu. Alemaniara, Ludgeer Mess EHUko historialariarekin eta etxean zertan ari garen jakin nahi dugu. Gazteen iritziak bilduko ditugu eta Iñaki Otamendi Bake-ekintza Antimilitaristaren iritzia jasoko dugu.

08:30ean armadak, soldaduska eta herrialdeen defentsa aztergai, eta ondoren, 09:00etatik aurrera solasaldia izango da. Bihar Martxelo Otamendi, Iñaki Galdos eta Peio Atxukarrorekin.

10:00etan ekingo dio albistegiari Manu Etxezortuk. Hasteko, Cannesko jaialdian Cuerdas filmarekin leihan ari den Esti Urresola zinemagilarekin hitz egingo dugu. Jarraian, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko Iker Markinezekin sukaldean sartuko gara, eta Garikoitz Lerma-Usabiaga BCBLko neurozientzialariari elkarrizketa pertsonala egingo diogu. 11:00etan, hurrengo geltokia tartean, #StreetsForKids ekimenaren berri emango dugu, eta, ondoren, Aitor Aritzeta psikologoaren kontsulta zabalduko dugu, bide segurtasunaren psikologiaz hitz egiteko.

12:00etan, berriz, entzumen absolutuaz hitz egingo dugu Paula Olaz soinu banden konpositore eta ikerlariarekin eta entzumen absolutua duen Helene Erdoziarekin.