Itxi

Faktoria

Adarra Saria

Joseba Tapia: "Nire ibilbidea zuzen-zuzena ez izateak okerdura batzuk hartzera behartu nau"

Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media

Ekainaren 21n, urtero legez, Adarra Saria banatuko du Donostiako Udalak, eta bederatzigarrena Joseba Tapiak jasoko du. Musika ibilbide oparo baten aitorpen gisa ematen da sari,a eta hori aitzaki hartuta, guk ere omenaldi xumea egin nahi izan diogu Tapiari: ondoan izan dituen ahotsak bildu ditugu.

  • Joseba Tapia

    Joseba Tapia

    23:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hogeita hamar urte baino gehiago osatu ditu Joseba Tapiak musika munduan, eta berak oker bide asko hartu dituela esan digun arren, asko dira oroitzapenean iltzatuta geratuko zaizkigun abesti eta doinuak; horregatik, besteak beste, jasoko du 2022ko Adarra saria.

Bera izango da garaikur hau jasotzen duen bederatzigarren musikaria, izan ere bere aurretik Mikel Laboa, Fermin Mugururza, Amaia Zubiria, Benito Lertxundi, Anari, Berri Txarrak, Ruper Ordorika eta Kepa Junkera sarituak izan dira. Bere ibilbidean agun izan dituen musikariak mezua bidali diote Tapiari: tartean, Gema Sistiaga, Iker Goenaga, Dupla taldeko Gari Uriarte, Gotzon Barandiaran eta aita-alaba Leturiarrak.