Ilargipean
Asteartean 23:15ean
Zer da guretzat bizi kalitatea?
J.T.
Euskadi Irratia
Ondo bizitzea denoi gustatzen zaigunez, gaur bizi kalitateaz arituko dira Patxi Izagirre psikologoarekin gaueko 23:15etik aurrera 'Ilargipean' irratsaioan.
-
Ilargipean
“Zenbat buru, hainbat aburu” dio esaera zaharrak. Ba bizi kalitatearekin ere antzeko zerbait gertatzen da, pertsona bakoitzak ideia edo ikuspegi desberdina baitu honen inguruan. Batzuk lan finko batekin, familiarekin, egoera egonkor batekin… lotzen duten bitartean, beste batzuek batera eta bestera bidaiatzean edo bihar non izango ote diren jakin gabe bizitzean aurkitzen dute. Eta zuretazat, zer da bizi kalitatea? Patxi Izagirre psikologoa lagun, gaueko 23:15etik aurrera “Ilargipean”.