Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Asteazkenak, uztailak 13

Kutsadura akustikoaz, "Faktoria"n

EITB Media

Mikel Gonzalez Vara Bilboko Udaleko Ingurumen zuzendariordearekin, Xabier Altuna otorrinolaringologoarekin, Marta Barandiaran Donostiako Alde Zaharrean Bizi elkarteko kidearekin eta Jorge Arbella ingeniari akustikoarekin aztertuko dugu gaia.

  • Autoak errepidean

    Autoak errepidean

Kutsadura akustikoaz arituko gara asteazken honetan "Faktoria" saioan. Zein da errealitatea? Handitzen ari al da? Gaia aztertzeko, gurekin izango ditugu Mikel Gonzalez Vara Bilboko Udaleko Ingurumen zuzendariordea, Xabier Altuna otorrinolaringologoa, Marta Barandiaran Donostiako Parte Zaharrean Bizi elkarteko kidea eta Jorge Arbella ingeniari akustikoa. Eider Bilbaok gidatuta. 

Eneko Zarraoa, Estitxu Garai eta Maialen Ferreira batuko dira ondoren analisi mahaiaren inguruan.

Gainera, Elixabete Eizagirre Oporrak Bakeaneko Gipuzkoako ordezkariarekin hitz egingo dugu, haurrak kanpalekuetatik atera ezinda baitaude arazo burokratikoen eraginez.

10:00etan, Ainhoa Urretabizkaiak hartuko du lekukoa magazinari ekiteko. Hasteko, San Martingo harrian Hiru Behien Zergaz hitz egingo digu Gotzon Perez historialariak. Jarraian, Malaisiara eramango gaitu Asier Arroitak bizikletaz, eta Andramanuelak elkarteko Amaia Ramirez De Okarizek Antzuloan egingo duten bigarren eskuko arropen bilketaren berri eramango digu. Gainera, Amaia Garciak telesailak ekarriko dizkigu, eta sanferminetara joan-etorria ere egingo dugu.

Pandemiak gizarte-mugimenduetan utzi duen arrastoa aztertuko dugu Iñaki Barcena EHUko irakasle eta ikertzailearekin, eta Marian Amozarrainek Trebiñura eramango gaitu. Antzerkiaz ariko zaigu, bestalde, Ruth Guimera.

Festen tartean, Zornotzako gazteen egitarauen berri jasoko dugu, eta, segidan, literaturaz ariko gara Garazi Albizua Euskal Idazleen elkarteko kidearekin. Saioa amaitzeko, gimnasia erritmikoaz hitz egingo digu Eneko Lanbeak.