Itxi

Ilargipean

Asteazkenean 23:15ean

Zein litzateke Osasun Heziketarik egokiena?

J.T:

Euskadi Irratia

Osasuntsu bizitzeko, lehenik ohitura osasuntsuak behar bezala ezagutzea komeni da. Gaur, Nagore Garcia pediatraren eskutik, zein litzateke osasun heziketarik egokiena?

  • Ilargipean

Haurraren heziketa eskolan bezala etxean ere ematen da, eta bietan da berdin garrantzitsua. Hala ere, adituen ustez, portaera eta jarrera osasuntsuak transmititzeko garaian gurasoek jokatzen dute protagonista papera. Haurrek ikusitakoa errepikatu eta bereganatu ohi dutenez, ohitura osasuntsuak mantentzean txikienen heziketan laguntzen ariko gara. Baina, zein ote da transmititu beharko genukeen osasun heziketarik egokiena? Nagore Garcia medikuarekin, gaueko 23:15etik aurrera.