Euskadi Irratia
Irailak 14, asteazkena
Aitor Esteban, Eusko Alderdi Jeltzaleak Kongresuan duen bozeramailea, "Faktoria"n
EITB Media
08:30etik aurrera hitz egingo dugu diputatu jeltzalearekin, Madrilgo Diputatuen Kongresuan urte politiko berriko lehen kontrol saioa hasi atarian.
-
Aitor Esteban. Argazkia: EFE
Madrilgo Diputatuen Kongresuan urte politiko berriko lehen kontrol saioa hasi atarian, Aitor Esteban izango da "Faktoria" saioan, 08:30etik aurrera. Besteak beste, Espainiako Gobernuarekin duten harremanez, transferentzien negoziazioez edota legegintzaldiaz inguruan galdetuko dio Iñaki Guridik.
Elkarrizketa amaituta hasiko da tertulia. Gaur estreinakoz Iñaki Soto Gara egunkariaren zuzendaria eta, berarekin batera, Iñaki Galdos eta Nagua Alba eseriko dira mahaiaren bueltan. Estebanek emandako titularrak aztertzeaz gain, Pedro Sanchezek astearte gauean emandako elkarrizketan esandakoak eta bankari eta energia enpresa handiei ezarri nahi zaien zergaren inguruan Kongresuan eztabaidatutakoak jorratuko dituzte. Eta, amaitzeko, azken egunetan Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren bueltan izaten ari diren gorabehera guztiak aztertzen ahaleginduko gara.
10:00etan, Maider Segurolak hartuko du lekukoa magazinari ekiteko.