Euskadi Irratia
Irailak 27, asteartea
Etxebizitza merkatuaren inguruko erreportajea "Faktoria"n
EITB Media
Prezioak, hipoteka aldakorrak eta finkoak, etxebizitzen eskaintzak… hori guztia aztertuko du sektoreko adituekin, baita etxe bat erosteko dabiltzanen edo erosi berria dutenen iritziak bilduta.
-
Higiezinen agentzia bateko argazkia
Etxebizitzen merkatuak egun bizi duen egoeraren inguruko analisi zabala egingo du Oihane Yustos lankideak astearteko "Faktoria" saioan 08:30etik aurrera: prezioak, hipoteka aldakorrak eta finkoak, etxebizitzen eskaintzak… hori guztia aztertuko du sektoreko adituekin, baita etxe bat erosteko dabiltzanen edo erosi berria dutenen iritziak bilduta.
Solasaldiaren garaian, Nerea Azurmendi, Luix Barinagarrementeria eta Eneko Zarraoa inguratuko dira mahaira, eta eguneko puntako albisteen inguruan ari direla espero dugu Jaime Tapia Eusko Jaurlaritzaren espetxe kudeaketaren aholkularia. Urriaren 1ean beteko da urtea Euskadik espetxe eskumena bereganatu zuenetik, eta galdetuko diogu besteren artean, ea horren inguruko zer nolako balorazioa egiten ote duten.
Lekukoa Maider Segurolak hartuko du 10:00etan magazinari ekiteko.