Euskadi Irratia
Irailak 30, ostirala
"Faktoria", Kataluniatik
EITB Media
Iñaki Guridi eta Oihane Yustos Bartzelonatik sartuko dira, eta, besteak beste, Jordi Turullekin, Carme Forcadellekin eta Omnium eta ANC elkarte independentistetako ordezkariekin hitz egingo dute.
-
Bartzelonako argazki bat. Jatorria: EFE
Urriaren 1aren bosgarren urteurrenaren bezperan, Kataluniako Gobernua amildegiaren ertzean utzi dute ERCren eta Juntsen arteko tirabirek. Testuinguru horretan iritsiko dira Iñaki Guridi eta Oihane Yustos Bartzelonara, eta "Faktoria" saio berezia egingo dute bertatik.
Gonbidatuen zerrenda luzean izango dira Jordi Turull Juntseko idazkari nagusia, Carme Forcadell Parlamenteko presidente ohia edota ANC eta Omnium elkarte independentistetako ordezkariak.
Gerora, kaleko tenperatura neurtzen ahaleginduko gara, herritarrek ordukoaren inguruan egun duten iritzia bilduta, bozketak egin ziren eskoletara gerturatuta edo Parlamentean segida izango duen politika orokorreko bilkuraren inguruko klabeak aztertuta. Hau guztia, Nagua Alba, Asier Errasti eta Javier Diaz Noci solaskideen iritzi sortarekin.
Lekukoa Maider Segurolak hartuko du 10:00etan, magazinari ekiteko.