Ilargipean
Astelehenean 23.15ean
Erotismoaren inguruan asteleheneko 'Ilargipean' saioan
J.T.
Euskadi Irratia
Sexualitatearen barruan duen garrantziarengatik, erotismoaren inguruan hitz egingo dute Olatz Berastegi sexologoarekin, 'Ilargipean'.
-
Erotismoa
Laztan baten garrantzia, igurtzi batek eragindako zirrara, ahopeka belarrira esandakoa, begirada bat, keinu bat… Sexualitatean, indar handia dauka erotismoak, berau baita sexu desioari eta exzitazioari bidea irekitzen dion atea. Eta praktika soil bat izatetik haratago, sexu-gogoa pizten duen esperientzia, irudikapen eta jokabide multzoa da. Horregatik, eskaintzen al diozu merezi duen denbora erotismoari? Gure egungo sexualitatean ba ote du batere lekurik? Gaur, Olatz Berastegi sexologo laguna etorriko zaigu, horri buruz, erotismoari buruz hitz egitera. Gaueko 23.15etatik aurrera hemen, “Ilargipean”.