Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Azaroak 3, osteguna

Bigarren eskuko arropen salmentari buruz, "Faktoria"n

EITB Media

Inditex taldeko ZARAk bigarren eskuko arropen salmenta hasi du Erresuma Batuan, Zara Pre-owned plataformaren bitartez. Horri tiraka, gure inguruan bigarren eskuko salmenta egiten duten denden egunerokoa gertutik ezagutzen ahaleginduko gara.

  • Bigarren eskuko arropa

    Bigarren eskuko arropa

Bigarren eskuko arropen salmentari buruzko erreportajea izango dugu ostegunean Euskadi Irratiko "Faktoria"n. Inditex taldeko ZARAk bigarren eskuko arropen salmenta hasi du Erresuma Batuan Zara Pre-owned plataformaren bitartez. Aitzakia horrekin, gure inguruan, bigarren eskuko salmenta egiten duten denden egunerokoa gertutik ezagutzen ahaleginduko gara; besteak beste, Vintage Bilbao edo Vintage Hondarribia dendetako saltzaileekin hitz egingo dugu.

Solasaldiaren garaian, Elena Laka, Ibai Fernandez eta Iker Rioja espero ditugu, eta saioa amaitzeko, Aritz Agirrek argituko digu herritarrek zer egiten duten kalean aurkitutako karterekin.

Lekukoa Maider Segurolak hartuko du 10:00etan, magazinari ekiteko. Hasteko, 'Bai baina' gogoeta tartean Dom Campistronen txanda izango da. Jarraian, Aranzadi Zientzia Elkartearen 75. urteurrenaz hitz egitera etorriko zaigu Juantxo Agirre elkarteko kidea. Gainera, zapata kontuez ariko gara. Xabier Iturrioz zapatariarekin hitz egingo dugu, Madrilera joango baita Biocultura azokara. Gero, Ordiziako Arizmendi zapata dendako Mari Karmen Insaustirekin hitz egingo dugu, erretiroa hartzear baita 80 urterekin.

Informazio lokalaren tartean, Nafarroara joko dugu, eta urpeko errugbiaz ariko gara Leones Iruña taldeko Aitor Martinezekin. Amaitzeko, 12:00etatik aurrera, izenak izango ditugu mintzagai, Gasteizko epaile batek ume bati Hazia izena jartzea eragotzi baitio familia bati.